Martin Buber
Martin Buber (hebreeraz: מרטין בובר, alemanez: Martin Buber, yiddishez: מארטין בובער; Viena, 1878ko otsailaren 8a - Jerusalem, 1965eko ekainaren 13a) Austrian jaiotako filosofo judua izan zen. Talmudista jakintsu baten biloba, erakunde sionistetako kide izan zen gaztetan. Nazionalsozialismoa aginpidera heldu orduko, Palestinara alde egin, eta Jerusalemgo Unibertsitatean jardun zuen lanean (1938-1950). Mugimendu judu herrikoietan murgilduta, judu eta kristauen arteko harremanen sustatzaile izateaz gainera, Palestinako juduen eta arabiarren arteko harremanak hobetzearen aldekoa izan zen beti (Judaismoaren izpiritua, 1916; Hassidismorako bidea, 1918; Hassidismoaren mezua, 1952; Ni-a eta Zu-a, 1923; Bizitza elkarren arteko harremanean, 1932; Gog eta Manog, 1949).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Martin Buber |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Artikulu hau Austriako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |